Politika -

Eusko Legebiltzarra

Maite Iturberi dimisioa eskatzeko mozioa atzera bota du Legebiltzarrak

EAJk EiTBko zuzendariaren kudeaketa babestu du, 'oso zuzena' dela esanaz. EH Bildu abstenitu egin da, eta EiTBren 'arazoa' zuzendaria aldatuz ez dela konpontzen esan du.

Maite Iturbe, EiTBko zuzendaria, Legebiltzarrean.
Maite Iturbe, EiTBko zuzendaria, Legebiltzarrean.
Legebiltzarrak atzera bota du Maite Iturbek dimititzeko eskaera

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maite Iturbe EiTBko zuzendariak dimisioa eman dezala eskatuz PPk, PSEk eta UPyD aurkeztutako eskaria atzera bota Eusko Legebiltzarrak. EAJk aurka bozkatu du eta EH Bildu abstenitu egin da.

Alderdi ez abertzaleen iritzian, EiTB "EAJren, Eusko Jaurlaritzaren eta, oro har, abertzaletasunaren zerbitzura dagoen erreminta bat da", eta, horregatik, eskatu dute Iturberen dimisioa.

EAJk EiTBko zuzendariaren lana babestu du, "oso zuzena" dela esanaz. EH Bilduk, berriz, hedabide publikoaren ildo editoriala kritikatu du, baina adierazi du arazo hori ez dela zuzendaria aldatuz konpontzen: "eredua" aldatu beharko litzakeela uste du ezker abertzaleak, "alderdi batek hedabidea kontrola ez dezan".

PPk, PSEk eta UPyDk aurkeztutako transakzio-zuzenketa eztabaidatu dute gaur Gasteizko ganberan. Sozialistek euren babesa erretiratuta, Iturbek, jada, ez duela EiTBren Sorrera Legeak eskatzen duen gehiengorik argudiatu dute dimisioa eskatzeko.

Zuzenketaren testuan, halaber, hilabete baten buruan Iturbe ordezkatuko duen hautagaia aurkezteko eskatu diote alderdi ez abertzaleek Eusko Jaurlaritzari: "kalitatezko zerbitzu publiko objektibo eta inpartziala" bermatuko duen hautagaia aurkezteko eskatu diote.

2013ko martxoan sozialistek EiTBko zuzendari Iturbe izendatzea babestu zuten arren, EiTB "abertzaleen gustura manipulatutako erreminta bilakatu" dela esan dute gaur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra bideoak