Politika -

Kontrol saioa

Forudunen figura kentzearen alde agertu da Jaurlaritza

Jaurlaritza ez dela erreforma horiek egiteko gai gogoratu dio Josu Erkorekak UPyDko ordezkariari, Legebiltzarreko kontrolerako osoko bilkuran.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu osoan forudunen figura kentzearen alde agertu da gaur Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Gorka Maneiro UPyDko bozeramaileak egindako galdera bati erantzunez.

Forudunekin amaitzeko neurririk hartzea aurreikusi duen galdetu dio Maneirok Jaurlaritzako bozeramaileari.

Erantzuteko txandan, Jaurlaritza ez dela erreforma horiek egiteko gai gogoratu dio UPyDko ordezkariari. Izan ere, horrelako erreformek Konstituzioari, Botere Judizialaren Legeari, autonomia estatutu ezberdinei eta Segurtasun Indarren Legeari eragiten diete, Erkorekaren esanetan.

Hala ere, forudunen figura egun ez dela beharrezkoa onartu du Erkorekak, maila judizialean “ondorio negatiboak” eragiten dituelako. Forudunak kentzeko beste arrazoi bat, Jaurlaritzaren bozeramailearen iritziz, gizarte mailan sortzen duen “irudi negatiboa” litzateke.

Maneirok Estatu osoko forudunak kentzea defendatu du Legebiltzarreko kontrol saioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra albisteak