Politika -

Erabakitzeko eskubidearen alde

Gure Esku Dagok hautetsontzi erraldoiak eraikiko ditu ekainaren 20an

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eraikiko dituzte, eta horien oinarria milaka herritarrek pertsonalizatutako oihal zatiak izango dira.

Gure Esku Dago ekimenak ikasturte berrirako asmoak aurkeztu ditu. Argazkia: EiTB
Gure Esku Dago ekimenak ikasturte berrirako asmoak aurkeztu ditu. Argazkia: EiTB
Gure Esku Dagok urte berrirako dituen asmoak aurkeztu ditu

0:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago dinamikak datozen hilabeteetarako dituen asmoak eta ekimenak aurkeztu ditu larunbat honetan.

Azaroaren 8an, Zurriola hondartzan mosaiko erraldoia egin ondoren, hurrengo ekimen jendetsua ekainaren 20an izango da eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan aldi berean egingo da. Oraingoan, oihal zatia eskuratzeko eta oihal zati guztiak josiz, ekainaren 20an Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan lau hautetsontzi erraldoi eraikitzeko deia egin die ekimenak herritarrei.

Irungo Ficoba erakustazokan egindako ekitaldian, Gure Esku Dago dinamikak ekainaren 20ko ekimenari buruzko xehetasunak eman ditu. Dinamikak azaldu duenez, "herriz herri eta auzoz auzo egindako lanaren fruitua izango da". Oihal zati bat eskuratzeko eta bertan beren mezuak idazteko edota marrazteko deia egin die dinamikak herritarrei. Gero, oihal zati horiek josiko dituzte, lehenik auzoetan, herrietan gero, eta azkenik hautetsontzi bat eraikiko dute Hego Euskal Herriko hiriburu bakoitzean.

Zelai Nikolas eta Anjel Oiarbide dinamikako kideek azaldu dutenez, "herritar guztion topaleku izango den hautetsontzia eraiki behar dugu, erabaki ahal izateko ezinbestekoa baitugu herri honetako borondate ororen topagune hori eraikitzea".

Halaber, dinamikaren etorkizuna hiru ardatzek markatuko dute, "batak bestea dakar eta batak bestean eragiten du". Azkena, erabakitzeko eskubidea gauzatzea izango da. Aurrez, hori posible izateko bidea adostu behar da, eta "bidea adostu ahal izateko, ezeren aurretik, erabaki hori posible egingo duen konfiantza eta adostasun puntu komuna sortu behar dugu, edukiontzia, alegia, hautetsontzi moduan irudikatu dugun borondateen batura". Gaineratu dutenez, ezinbestekoa da elkargune hori sortzea erabaki ahal izateko.

Hala, ekainaren 20an "bateko eta besteko herritarren borondateak daramatzaten oihal zati horiek guztiak elkarri lotu eta kolore eta izaera anitzeko hautetsontzi erraldoiak eraikiko ditugu, denok, elkarrekin, etorkizuna, erabaki nahi dugu esango duten hautetsontzi erraldoiak izango dira".

"Borondate horien jostuna geu gara! Geu gara protagonistak! Herritarrak! Elkarlanean, desberdinen artean, ehundu dezagun erabakia! Gaur hautetsontzia, bihar erabakia!", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gure Esku giza katea