Politika -

Izquierda Unida

Cayo Lara ez da IUko hauteskunde primarioetara aurkeztuko

Erakundea maite duelako hartutako erabakia dela adierazi du.

Cayo Lara. Argazkia: EFE
Cayo Lara. Argazkia: EFE
Cayo Lara ez da IUren primarioetara aurkeztuko

0:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cayo Lara Izquierda Unidako (IU) burua ez da Espainiako Gobernu presidentegai izateko alderdi barruan egingo dituzten hauteskunde primarioetara aurkeztuko. Cayo Larak Kontseilu Politikoaren aurrean iragarri du albistea.

"Erakundea maite dudalako hartu dut erabakia", adierazi du. Azpimarratu duenez, "ez dut liderrengan sinisten, lidergo kolektiboan baizik".

Hauteskunde primarioetara ez aurkezteko erabakia aspaldi hartu zuela aitortu du, eta langile klasearen zerbitzura dauden alderdikideen ahaleginean eta lanean sinisten duela azpimarratu du. "Inork ez du menderatuko, ez botere finantzarioak, ez botere ekonomikoak, eta ezta botere mediatikoak ere, izan ere, borrokaren gainean gogortuta dago", gaineratu du.

IU da "aldaketaren indarra" Cayo Lararen arabera. "Jende gogorra gara eta erakundeetan gaude", azaldu du.

Cayo Lararen esanetan, IUk estatu proiektu berria eraikitzeko eta herritarren itxaropenak eta segurtasunak berreskuratzeko erronka jarri dio bere buruari.

Kataluniako prozesua ere hizpide izan du, eta Kataluniaren erabakitzeko eskubidea babestu du. Gaineratu duenez, konponbidea Espainiako Gobernuaren eta Generalitatearen artean galdeketa adostetik etorriko da, "berme demokratiko guztiak izango dituena".

Bestalde, ustelkeria kasuek Izquierda Unidari eragin diotela eta, erantzukizunez jokatzeko dei egin die alderdikideei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea