Politika -
Auzitegi Nazionala
Zabarte preso ohia inputatu dute elkarrizketa batean esandakoengatik
Santiago Pedraz epaileak hura aurkitzeko eta gertueneko auzitegian deklarazioa hartzeko eskatu dio Polizia Nazionalari.
Erredakzioa
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Jesus Maria Zabarte preso ohia inputatu du El Mundo egunkariari eskainitako elkarrizketa batean esandakoengatik. Zehatz-mehatz esanda, Pedraz epaileak terrorismoa goratzea leporatu dio.
"Nik ez dut inor erail, nik exekuzioak egin ditut. Hiltzea niretzako hau da: elkarri jotzen diogu eta bestea erortzen da eta hor hil egiten da, nik ez nuen nahi, ez nuen horretarako asmorik. Beraz, nik ez dut inor erail", adierazi zuen Zabartek.
Adierazpen horien haritik, Pedraz epaileak tramitera onartu du AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak jarritako helegitea, eta Zabarte preso ohia aurkitzeko eta gertueneko auzitegian deklarazioa hartzeko eskatu dio Polizia Nazionalari.
Salatzaileek iritziz, Zabarteren hitzak terrorismoaren biktimentzat "umiliazio nabaria" dira eta Zabartek ezin du adierazpen askatasunean babesa aurkitu.