Politika -

Osakidetza

Osasun azpiegituretan 46 milioi inbertituko ditu Jaurlaritzak 2015ean

Gasteizko Gobernuak 9,3 milioi euroko gastua egingo du egunean 2015. urtean, osasunaren arloan.

Jon Darpon Osasun sailburua. EiTB
Jon Darpon Osasun sailburua. EiTB
Jon Darpon Osasun sailburua. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 9,3 milioi euro bideratuko ditu egunean osasun zerbitzura 2015. urtean, Jon Darpon Osasun sailburuak zehaztu duenez. Horrenbestez, Aurrekontu osoa 3.390,5 milioi eurokoa izango da; 1.575 euroko gastua biztanleko.

Darpon Mungiako osasun zentro berriaren inaugurazio ekitaldian izan da gaur, Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera.

Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak 46,8 milioi euro osasun azpiegituretan inbertituko dituela goraipatu du Urkulluk.

Hain zuzen ere, Zornotzan, Alonsotegin, Karmelon, Miribillan, Erretuerton, Donostian, Zestoan, Kanpezun eta Amurrion eraikiko dituzte zentroak. Gainera, Araban, Eibarren eta Urdulizen hiru ospitale egingo dituzte.

Lehendakariak osasun azpiegiturak modernizatzearen alde egin du, eta Osakidetzaren inbertsio gehienek helburu hori izango dutela esan du.

Bestalde, sindikatuek osasun zerbitzura diru nahikoa ez bideratzea egotzi diotela eta, Jaurlaritzak inbertsioak “ahal den neurrian” egingo dituela nabarmendu du Darponek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak