Politika -
Independentistak Sarea
Independentziaren aldeko martxa deitu dute abenduaren 6an Durangon
Konstituzioaren eguna inposatutako festa dela iritzita, Euskal Herriaren askatasuna aldarrikatuko dute.
Erredakzioa
Independentistak sareak "independentziaren aldeko martxa berdea" eta egun osoko egitaraua antolatu ditu abenduaren 6an Durangon.
Antolatzaileen esanetan, abenduaren 6a "gure herriari inposatutako beste jaiegun espainiar bat da. Konstituzio arrotza ospatzera behartu nahi gaituzte, euskal nazioaren izaera eta etorkizuna libreki erabakitzeko Euskal Herriak duen eskubidea ukatzen duena".
Gauzak horrela, Independentistak sareak Espainiako Konstituzioa ospatu beharrean, Euskal Herriaren askatasuna aldarrikatuko du: "Gure etorkizuna askatasunean eraiki nahi dugula adierazik dugu. Independentzia aldarrikatuko dugu".
"Gero eta gehiago, gero eta ozenago, Independentzia!" lemapean, egun osorako egitaraua prestatu dute antolatzaileek.
Arratsaldean, 18:00etan Landako gunetik hasita "independentziaren aldeko martxa berdea" egingo dute.