Politika -
Nafarroa
Maite Esporrin izango da Iruñean PSNren alkategaia
Nafarroako hiriburuan egin dituzten primarioetan, botoen % 62 jaso du. Esporrin Miguel Pozuetaren hautagaitzari gailendu zaio.
Erredakzioa
Maite Esporrin izango da Iruñean PSNren alkategaia, udal hauteskundeetan, Nafarroako hiriburuan egin dituzten primarioetan, botoen % 62 jaso eta gero. Miguel Pozuetak, beste hautagaiak, botoen % 38 lortu ditu.
Guztira 411 afiliatu zeuden deituta prozesuan parte hartzeko, eta 316k eman dute botoa (% 76,8). Esporrinek 195 boto jaso ditu, eta Pozuetak, aldiz, 119. Boto zuri bat eta boto baliogabe bat izan dira.
Erizaintzan diplomaduna da Esporrin, Iruñeko Udalean zinegotzi izandakoa da eta, gaur egun, Foru Parlamentuan eserlekua du. “Eskerrik beroenak alderdiari eta zuei guztioi”, esan du izendatu berritan.