Politika -

Ernai

Ertzaintzak gazte bati 'jazarpen politikoa' egin diola salatu dute

Jone Amazagari urte eta erdiko kartzela-zigorra jarri zioten ETAren anagrama Gernikako Gaztetxean jartzeagatik, eta Ertzaintzak kartzelatzea aholkatu zuen, Ernaiko kide delako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jone Goirizelaia abokatuak eta Jone Amezagaren senideek Ertzaintzak Errigoitiko gazteari "jazarpen politikoa" egiten diola salatu dute. Amezagari urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten 2012ko Urriko Azkeneko Astelehenean Gernikako Gaztetxean ETAren anagrama jarrita "terrorismoa goratu" zuelako.

Goirizelaiak Bilbon emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, helegitea jarri dute Konstituzionalean, eta Ertzaintzari leporatu dio gazte bizkaitarrak kartzelan sartzeko agindua izatea. Izan ere, "Ertzaintzak fax bat igorri zuen Joneren jarduera politikoa jakinarazteko, legezko talde batean (Ernai) zuen jarduera politikoa".

Abokatuaren esanetan, Ertzaintzak honakoa dio Auzitegi Nazionalari igorritako mezuan: "Jarduera politiko horren ondorioz, onena Jone atxilotzea eta kartzelan sartzea izango da".

"Azken batean, Joneren jarduera politikoa ikertzen aritu dela adierazten du, ez dakigu zergatik. Bere jardueraren jazarpena egin du eta Ertzaintzak erabaki du legezkoa den jarduera politikoa zigorgarria dela, eta horregatik sartu behar dela kartzelan", kritikatu du Goirizelaiak.

Haren esanetan, Ertzaintzak "horrelako jazarpen politikoa egitea erabat salagarria da, eta Euskal Herriko gizarteak ez du inola ere ulertzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea