Itxi

2014/12/04

13:46

Politika

Podemos

Malagako Unibertsitateak enplegua eta soldata eten dio Iñigo Errejoni

Erredakzioa

Halaber, diziplina-espedientea ireki dio. Unibertsitateak ikerketa bat zabaldu zuen Podemoseko kideak bere lan betebeharrak bete zituen eta bateraezintasunik dagoen argitzeko.

  • Iñigo Errejon Podemoseko Politika idazkaria. Argazkia: EFE

    Iñigo Errejon Podemoseko Politika idazkaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Malagako Unibertsitateak enplegua eta soldata eten dio Iñigo Errejon Podemos alderdiko kideari, zeina, unibertsitatean ikerlari gisa kontratatuta zegoen. Halaber, diziplina-espedientea ere ireki die berari eta Alberto Montero proiektuaren burua eta Podemoseko Politika batzordeko kide denari.

Unibertsitateak espediente informatiboa zabaldu zuen Iñigo Errejonen ikerlari kontratua aztertzeko, zehatz-mehatz esanda, bere lan betebeharrak bete dituen eta bateraezintasunik dagoen argitzeko. Hala, gaur iragarritako neurri horiek ikerketa horren emaitza dira.

Adelaida de la Calle Malagako Unibertsitateak sinatutako ebazpenaren arabera, Errejon behin behinean enplegu eta soldataz gabetu egin dute, eta diziplina espediente bat zabaldu die Errejoni eta proiektuaren zuzendaria zen Alberto Monterori.

Behin diziplina-prozedura abian jarrita eta, Iñigo Errejonen zein Alberto Monteroren azalpenak entzun ostean, eta salatutako gertaerak frogatzen badira dagozkion neurriak hartuko dituela iragarri du Malagako Unibertsitateak.

Errejonek orain 10 egun ditu enplegua eta soldataz gabetzeko hartutako erabakiaren kontra helegitea aurkezteko eta diziplina-espedientearen kasuan, berriz, Errejonek zein Monterok hilabeteko epea dute errektorearen aurrean helegitea aurkezteko edo epaitegietara jotzeko.

Malagako Unibertsitateak Iñigo Errejon ikerlari gisa kontratatu zuen "Etxebizitza Andaluzian: diagnosia, analisia eta etxebizitzaren desmerkantilizazioa lortzeko proposamenak" proiektua gauzatzeko, hain zuzen ere, Andaluziako Gobernuak finantzatu duena. Astean 40 orduko lanaldia zuen eta 1.825 euroko soldata gordina.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;