Politika -
Kataluniako prozesua
Homs: 'Aukera badago Masen eta Junquerasen arteko akordioa lortzeko'
CiU eta ERCren arteko akordioa lortzea "nahitaezkoa" dela iritzi dio Generalitateko bozeramaileak.
Erredakzioa
Artur Mas Kataluniako presidentearen eta ERCren artean akordioa lortzeko tartea badagoela esan du Francesc Homs Generalitateko bozeramaileak. Adostasuna lortzea “nahitaezkoa” dela gaineratu du TV3ri eskainitako elkarrizketan.
“Kataluniako kultura politikoa hitzarmenak lortzean datza”, adierazi du, baina gaiak alderdiak gainditzen ditu eta ERCren eta CiUren arteko debatetik harago doa.
Kontseilariaren esanetan, Junqueras eta Mas ados daude funtsezkoan, eta “gainerakoak, bigarren mailako kontuak, sagar helduak zuhaitzetatik erortzen diren moduan etorriko dira”, aurrera egiteko eta arriskuak bere gain hartzeko prest badaude.
Aurrekontuen inguruan galdetuta, horiek luzatuz gero, 2013an egin zen moduan, legealdi amaierara heltzeko modua izango dela esan du, baina luzatu ezean ezingo dira aurreikuspen batzuk bermatu, horren arabera. "Egin nahi ditugun gauza batzuk mugatuko ditu", eta funtzionarioen aparteko ordainsaria emateko aukera jarri du horren adibide.