Politika -
Palma Arena auzia
Matas kartzelara itzuli da
Balearretako presidente ohia Segoviako presondegira itzuli da influentzia trafikoagatik ezarri zioten zigorra betetzen jarraitzeko.
Erredakzioa
Jaume Matas Balearretako presidente ohia Segoviako kartzelan sartu da berriro, zigorra betetzen jarraitzeko, baina orain bigarren graduan egongo da, Palmako Auzitegiak erregimen irekia bertan behera utzi ostean.
Ministro ohia 9 hilabeteko zigorra betetzen ari da influentzia trafikoagatik Palma auziaren baitan, eta uztailaren 28an sartu zen lehenengo aldiz presondegian.
Litekeena da, hala ere, erizaintza ziega batean jarraitzea, bertan egon baitzen urriaren 31n kalera ateratzeko lehenengo baimena jaso aurretik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea