Politika -

Auzitegi Nazionala

Aginagalde Carrascoren hilketagatik berriz epaitzea eskatu du fiskalak

Fiskaltzak eta PSOEko zinegotzi ohiaren familiak uste dute Auzitegi Nazionalak babes judiziala urratu zuela absoluzioa eman aurreko prozesuan.

Auzitegi Nazionala. Argazkia: EiTB
Auzitegi Nazionala.
Auzitegi Nazionala. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Fernando Rey Auzitegi Goreneko fiskalak Beñat Aginagalde ETAko presoa Isaias Carrascoren hilketagatik berriro epaitzea eskatu dio Auzitegi Nazionalari, Arrasateko zinegotzi ohiaren hilketaren inguruan emandako ebazpena, absoluzioa, arbitrarioa eta justifikaezina izan zelako, eta prozesuan biktimaren familiaren babes judiziala urratu zelako.

Auzitegi Gorenean egindako saio batean, Ministerio Publikoak bat egin du Carrascoren alargunaren eta hiru seme-alaben abokatuarekin. Hori horrela, Auzitegi Nazionalari "kutsatuta" ez dauden epaileekin epaimahai berri bat osatzeko eskatu dio, epaiketa errepikatu eta frogak "zuzen" balora ditzaten.

Akusazioen arabera, Auzitegi Nazionalak hanka sartu zuen froga bat "ikerketako ekintza" gisa hartu zuenean, karguko frogatzat hartu beharrean. Lekuko babestu batek Aginagalderen argazki bat ikusi eta hiltzailea bera izan zela adierazi zuen, hilketaren aurretik kalean bere ondotik pasatu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala ETA albisteak