Politika -

Presoen zigor pilaketa

EH Bildu: 'Estatuak arau europarra urratu du, eskubideak urratzeko'

"Espainiako Gobernuak agindutakoa onartzeko denbora gehiago behar duelako" atzeratu Gorenak zigor pilaketei buruzko erabakia, Julen Arzuagaren ustez.

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea. EiTB
Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea. EiTB
EH Bilduren ustez, Europako araudiak urratu nahi ditu Estatuak

1:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan, "Espainiako Gobernuak agindutakoa onartzeko denbora gehiago behar duelako" erabaki zuen atzo Auzitegi Gorenak presoen zigor pilaketari buruzko erabakia urtarrilera atzeratzea.

Prentsaurrekoan, Arzuagak salatu egin du Espainiako Gobernuaren espetxe politika "kriminala" dela, eta Estatuak "arau europarra urratzea erabaki izana, presoen eskubideak urratzen jarraitu ahal izateko".

"Arau europarraren letra eta izpiritua aldatzea erabaki du, interpretazio maltzurra eginez, [presoei] biziarteko espetxe zigorra ezartzeko", adierazi du parlamentari abertzaleak.

Arzuagak "kolektibo zehatz" batentzat "salbuespeneko ingeniaritza juridikoa" diseinatu izana egotzi dio Espainiako Gobernuari, "legaltasuna urratuta ere", "mendeku eta gerra estrategia baten baitan”.

Horren ildotik, presoen eskubideen urraketen salaketan "inplikatzea" eskatu dio EAJri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Presoak albisteak ETA EH Bildu