Politika -

Terrorismoa

Jaurlaritza udalerri bakoitzean izandako hilketak zenbatzen ari da

Gasteizko Exekutiboa txosten bat egiten ari da. Guztira, Bilbon, Donostian eta Gasteizen 262 hilketa zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzak, horietako 210 ETAk egindakoak.

Jonan Fernandez Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Jonan Fernandez Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusia. Argazkia: EFE
3 hiriburuetako biktimen koadernoak aurkeztu ditu Jonan Fernandezek

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko udalerri bakoitzean egindako hilketa terroristak edo motibazio politikoko erailketak zenbatzeko txosten bat egiten ari da Eusko Jaurlaritza. EAEko hiru hiriburuetan zenbaketa bukatu du Exekutiboak dagoeneko. Guztira, Bilbon, Donostian eta Gasteizen 262 hilketa zenbatu dituzte, horietako 210 ETAk egindakoak.

Jonan Fernandez Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak ikerketa aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean. Giza Eskubideen Batzordean agerraldia egin du idazkari nagusiak.

?Bizitza eskubidearen aurkako urraketen udal erretratua euskal gatazkan. 1960-2010? izeneko agiriarekin udalei ?Memoriaren Mapa? osatzeko tresna bat eman nahi die Jaurlaritzak.

?Memoriaren Mapa?

Udalek herrietan hil dituzten pertsonei omentzeko ekitaldiak antolatzea nahi du Gasteizko Exekutiboak ?Memoriaren Mapa? proiektuaren bidez.

Herri batean egindako hilketak biltzen ditu Eusko Jaurlaritzaren txostenak, baita Euskadiko beste toki batzuetan hildako herriko bizilagunak ere.

Donostia da hildako gehien izan dituen EAEko hiriburua. Horrela, ETAk 107 lagun hil ditu Gipuzkoako hiriburuan, GALek 46, Batallon Vasco Españolek edo ?Triple A?k lau, Estatuko Segurtasun Indarrek hamaika eta beste lauren egileak ez daude argi.

Bilbon 92 hilketa izan dira, horietako 72 ETAk egindakoak, bederatzi GALek, zazpi Estatuko Segurtasun Indarrek eta sei ez daude argi. Azkenik, Gasteizen 42 hilketa izan dira. Horietako 31 ETAk egin ditu, hamar Estatuko Segurtasun Indarrek eta bat ez dago argi.

Urtarrila eta maiatza artean, bukatuta

Biktimak erreparatzeko eta memoriaren egitasmoa aurrera eramateko EAEko udalerriekin adostutako planaren berri eman du Fernandezek agerraldian. Urtarrila eta maiatza artean ?udalerrietako erretratuak? bukatzea espero dute, eta ekainean eta uztailean udalen esku utziko dituzte.

Fernandezek iragarri duenez, iraila eta azaroa artean memoriaren ekitaldiak egitea bultzatuko dute 10.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietan.

Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak jakitera eman duenez, aurten 22 udalerrik ?Memoriaren Eguna? antolatu dute terrorismoaren biktimen oroimenez. Nahiz eta oraindik herri gutxi izan, udalerri horiek EAEko biztanleriaren % 57 suposatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE