Politika -
53. Instrukzioa
Urkulluren ekitaldi publikoen 'protestak' egingo dituzte ertzainek
Erne sindikatuak azaldu duenez, Ertzaintzako sindikatu guztiek epaitegietara jotzea erabaki dute, 53. Instrukzioa betetzeko eskaera egiteko.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren ekitaldi publiko guztietan elkarretaratzeak egingo dituzte Ertzaintzako sindikatuek, polizien segurtasuna bermatzen duen instrukzioa bete dadin eskatzeko.
Erne sindikatuak azaldu duenez, Ertzaintzako sindikatu guztiek epaitegietara jotzea erabaki dute, 53. Instrukzioa betetzeko eskaera egiteko.
53. instrukzioa 2001. Urtean jarri zuten martxan, ETAk, Beasainen egindako atentatu batean, bi ertzain hil ondoren. Instrukzioak indarrean jarraitzen du, eta “agenteen segurtasuna bermatzen duen lan eredua da”.
Adibidez, errepideetako kontroletan edota lapurretak ikertzerako orduan, gutxienez bi patruila egotea aurreikusten du protokolo horrek.
Sindikatuek salatu dutenez, indarrean egon arrean, Segurtasun Sailak ez du instrukzioa betetzen gaur egun. Hortaz, segurtasun neurri horiek saihesten dituzten Ertzaintzako buruzagiak auzitara eramango dituzte.
Horrez gain, instrukzioa betetzen ez duten goi-kargudunen aurrean eta Urkullu eta Beltran de Herediaren ekitaldi publiko guztietan elkarretaratzeak egingo dituztela iragarri dute.