Politika -
Radio Euskadi
Euskobarometroak utzitako politikarako gaitzustean bat datoz alderdiak
Ikerketa horren azken emaitzetan, ‘’ezinegon demokratikoa’’ utzi du agerian EAEko herritarren % 84ak.
Erredakzioa
Euskadiko alderdi politikoetako ordezkariek azken Euskobarometroaren emaitzak aztertu dituzte larunbat honetan Radio Euskadin, eta bat datoz herritarrek politikarako gaitzustea agerian utzi dutela bertan. Izan ere, ikerketa horretan ??ezinegon demokratikoa?? plazaratu du EAEko biztanleen % 84ak.
Radio Euskadiko ?Parlamento en las ondas? solasaldian, Joseba Egibar EAJko ordezkariak azpimarratu du jarrera horretan ??erantzukizun guztia sistemaren gainean uzteko?? joera dagoela, eta horrekin ados ez dagoela adierazi du. Hala, nabarmendu egin du euskal erakundeek zerbitzu sozialak babesteko lortutako akordioa.
Oscar Matute EH Bilduko ordezkariaren hitzetan, Euskobarometroak erakundeekiko gaitzuste handiagoa erakusten du eta, Matuteren aburuz, erakunde horien jarrera ez da nahikoa. Horregatik, ??jendeari jatorrizko boterea?? itzultzearen alde azaldu da.
PSE-EEko Jose Antonio Pastorren arabera, ikerketak ??erantzun emozional argia?? erakusten du : herritarren ??haserrea, sumina eta egonezina??. ??Agerikoa eman du alderdiak eta erakundeak ez direla gai izaten ari horri erantzuteko??, gaineratu du.
Laura Garrido PPko ordezkariaren aburuz, Podemos da haserre horren onuraduna, eta azpimarratu egin du egingo egoeran ustelkeria kasuek ez dutela laguntzen, nahiz eta ??Justizia horren aurrean lanean?? ari den. Bestalde, atentzioa deitu dio Urkulluren gobernuaren ??desgastea??, eta lidergo falta egotzi dio
Azkenik, Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak esan du herritarrek utzi diotela alderdi guztiengan sinesteari, eta alderdi horiek ez dutela behar beste egin murrizketen eta ustelkeria politikoaren aurrean.