Politika -
Ostiralean atxilotu zuten
Juan Carlos Arriaran aske utzi dute
ETAko ustezko kidea Bergaran atxilotu zuten atzo.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Arriaran ETAko ustezko kidea aske uzteko agindua eman du, zenbait komunikabidek jakitera eman dutenez. Dirudienez, euroaginduko hainbat akatsengatik utzi dute aske, baina astean behin agertu beharko da polizia-etxean, informazio horien arabera.
Espainiako Poliziak atzo atxilotu zuen Arriaran Bergaran (Gipuzkoa), Barne Ministerioak baieztatu zuenez. Espainiatik 1982an egin ei zuen ihes, Frantziara, baina bertatik kanporatu egin zuten Panamara.
2005 urtean, Frantziako agintariek Arriaran atxilotzeko eta entregatzeko agindu europarra publikatu zuten, terrorismoa egotzita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea