Politika -
Heriotza
Aitziber Sarasola Nafarroako EH Bilduko parlamentaria hil da
Sabeleko minbizia ezin gaindituta hil zen atzo.
EITB.EUS
Aitziber Sarasola EH Bilduk Nafarroan zuen parlamentaria hil zen atzo 41 urte zituela, alderdi abertzaleak Twitterren iragarri duenez.
Sarasolak gaixo zegoen, eta eritasuna ezin gaindituta hil da abenduaren 21ean. Sabeleko minbizia atzeman zioten 2012an, eta duela urtebete, Parlamentuko jarduera politikoa utzi behar izan zuen.
2011n aukeratu zuten parlamentari Sarasola. Parlamentari ez ezik, Nafarroako ganberako Hezkuntza Batzordeko kide ere izan da. Euskararen defendatzaile sutsua, EH Bildun jardun aurretik Nafarroako AEK-ko koordinatzaile izan zen.
Twitter sare soziala Sarasolaren aldeko hitzez eta doluminez bete da. Adibiderako, hauek: