Politika -
Espainiako Gobernuari kritika
Politika energetikoak gutxi batzuei egiten die mesede, Tapiaren ustez
Sailburuaren arabera, Rajoyren Gobernuaren politika energetikoak ‘’kostuak murriztea’’ du helburu bakarra, ‘’Estatuaren arazoei erreparatuta''.
Erredakzioa
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Lehiakortasun eta Garapen Ekonomikorako sailburuak Espainiako Gobernuaren politika energetikoa kritikatu du, sailburuaren hitzetan politika horrek kostuak murriztea baitu helburu bakarra. Tapiaren hitzetan, ‘’estatuaren arazoetan’’ bakarrik dago oinarrituta, eta ‘’gutxi batzuei mesede egitea’’ du xede.
Donostian prentsaurrekoa eman du Tapiak, Gipuzkoako energia sare inteligenteak aurkezteko. Bertan adierazi duenez, Gobernuaren tarifa elektriko berriek murriztu egin dute euskal industriaren lehiakortasuna, energiagatik gehiago ordaindu behar dutelako.
Halaber, salatu egin du ez dagoela energia berriztagarrien inguruko politika ‘’argirik’’, eta euskal sektoreak bere lehiakideek baino ‘’askoz gehiago’’ ordaintzen duela.