Politika -

Erregearen mezuari erreakzioak

Artur Mas: 'Erabakitzeko eskubidea onartutakoan egongo da errespetua'

Artur Masek nabarmendu du Felipe VI.ak esplizituki onartu zuela arazo bat dagoela, eta hori dela ''konpontzen saiatzeko lehen baldintza''.

Alderdi katalanistek errespetua eskatu diote Felipe VI.ari

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Generalitateko presidenteak Felipe VI.a erregeari ohartarazi dio Kataluniarekiko errespetua egon dadin ''Estatuak ulertu eta errespetu'' egin behar duela katalanek erabakitzeko eskubidea dutela. Edonola ere, Masek azpimarratu du errege berriak esplizituki onartu zuela arazo bat dagoela, eta hori dela ''konpontzen saiatzeko lehen baldintza''.

"Egun horretan egongo da nazioen artean beharrezkoa den oinarrizko errespetua’’, esan du Masek, Francesc Macià Generalitateko presidente ohiari egindako lore-eskaintzan. Artur Masek aitortu du ez zuela mezua zuzenean jarraitzerik izan, eta komunikabideen bitartez izan duela horren berri.

Generalitateko presidenteak nabarmendu du Felipe VI.ak esplizituki onartu zuela arazo bat dagoela Kataluniaren eta Estatuaren artean. ‘’Hori da arazoa konpontzen saiatzeko lehen baldintza’’, esan du.

Ildo horretan, Masek azpimarratu du subiranotasunaren eztabaida erregearen hitzaldiaren parte dela jada, orain bi urte gutxietsi arren. Generalitateko presidentearen arabera, arazoa ez da Kataluniaren eta espainiarren artean, Kataluniaren eta estatuaren artean baino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniaren independentzia Espainiako Felipe VI.a