Politika -

Batzarra

Iñigo Urkullu eta Artur Mas Gasteizen bildu dira

Ajuria Enean egiten ari dira batzarra, Euskal Selekzioaren eta Kataluniakoaren arteko partida jokatu baino lehen.

Maiatzean bildu ziren azkenekoz bi agintariak. EFE
Mas eta Urkullu
Urkullu eta Mas Ajuria Enean bildu dira

1:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidentea Gasteizen bildu dira igande honetan, Euskal Selekzioaren eta Kataluniakoaren arteko partida jokatu baino lehen. 13:00etan hasi da bi agintarien arteko bilera.

Ajuria Enean egiten ari diren batzarraren ostean, printzipioz, ez dute adierazpenik egingo. Hori bai, medio grafikoek irudiak hartu ahal izan dituzte. Bilera bukatutakoan, zitaren inguruko prentsa-oharra bidaliko du Eusko Jaurlaritzak, EAJren zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Euskal selekzioak eta Kataluniakoak lagun arteko partida dute egun horretan, San Mames Barrian (20:30) eta bileraren ondotik ikustera joatekoak dira bi agintariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Iñigo Urkullu Lehendakaria