Politika -

Auzitegi Nazionala

50 urteko kartzela-zigorra, 1991an polizia bat hiltzen saiatzeagatik

Auzitegi Nazionalak frogatutzat jo du Raul Fuentes Espainiako polizia baten auto azpian lehergailu bat jartzen saiatu zela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 50 urteko espetxealdia ezarri dio Raul Fuentes ETAko presoari, Espainiako polizia baten ibilgailu azpian lehergailu bat jartzen saiatu zelako, Barakaldon, 1991an. Epaiak magistratu baten kontrako boto izan du; epaile honek atxilotuak egindako tortura salaketari sinesgarritasuna eman zion.

Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko bigarren sekzioak frogatutzat eman du Raul Fuentesek 1991ko ekainaren 6 goizaldean izandako atentatu saiakera parte hartu zuela; lehergailua jartzekotan zirela, poliziek antzeman zuten, Juan Maria San Pedro Blanco eta German Urizar de Paz ETAko kideekin batera. Tiroketa bat izan zen bi aldeen artean eta azkenean hiru lagunak atxilotu egin zituzten.

Auzitegi Nazional 20 urteko espetxe zigorra ezarri dio hilketa saiakera egotzita; 8 urte, talde armatuko kide izatea leporatuta; 12 urte, leherkariak izateagatik; eta beste 10 urte, armak edukitzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak ETA albisteak