Politika -

Radio Euskadi

EH Bildu: 'Euskobarometroa errealitatearen manipulazio zakarra da'

EAEko alderdi guztiek, PPk izan ezik, Euskobarometroak bere inkesta egiteko erabili duen metodologia gaitzetsi dute Radio Euskadin.

Iker Casanova (EH Bildu). Argazkia: EiTB.
Iker Casanova (EH Bildu). Argazkia: EiTB.
Euskal alderdiek, PP salbu, Euskobarometroa kritikatu dute

4:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko alderdi guztiek, PPk izan ezik, Euskobarometroak bere hauteskunde-inkestaren emaitzak lortzeko erabili duen metodologia gaitzetsi dute. Ostiral honetan zabaldu dituzte inkesta horren emaitzak. Radio Euskadiko ?El Parlamento de las Ondas? solasaldian, Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak adierazi du ?errealitatearen manipulazio zakarra? dela eta ohartarazi du ez duela ?inolako sinesgarritasunik?.

Euskobarometro horren arabera, EAEko hauteskunde autonomikoak une honetan egingo balituzte EAJk irabaziko luke berriro, baina 22 edo 23 eserlekurekin, egun dituenak baino 4 gutxiago; eta Podemos, bitartean, bigarren indar moduan kokatuko litzateke, 21 edo 22 legebiltzarkiderekin, EH Bildu hirugarren tokian utzita.

EAJ

Joseba Egibar EAJren bozeramaileak azaldu du bere iritziz ?gehiegikeria? dela inkestak Podemosi ematen diona, eta nabarmendu du inkestaren ?oinarriak? ez direla ?oso sendoak?. Euskobarometroaren lagina, bere esanetan, ?ez dirudi oso sendoa, baina inkesta honetaz arduratzen denak, normalean, datuez gain, mezuak ere hedatzen ditu; eta bere lanetan egoten den tesia hemengoarena eta Espainiarena desberdinak ez direla izaten da?, adierazi du.

EH Bildu

Bere aldetik, Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak azpimarratu du Pablo Iglesiasen alderdiaren agerpena ?serioa eta benetakoa? dela, baina Euskobarometroak emandako datuak, aldiz, ez direla ?ez serioak ezta benetakoak ere?. Datuak ?erabat eskandalagarriak dira; alderdi bakoitzari ematen dizkioten ehunekoen eta eserlekuen artean ere ez dago koherentziarik. Trikimailuez lortutako emaitzak dira?, salatu du. Bere iritziz, inkesta ez da ikerketa soziologikoa zorrotza, baizik eta ?errealitatearen manipulazio zakarra; helburu politiko argiak ditu, Francisco Jose Lleraren aldetik; Llerak inoiz ez du ezkutatu ideologia oso zehatza duela?.

PSE

Txarli Prieto PSE-EEko legebiltzarkideak esan du inkesta batek, datu ?oso aldakorrak botatzeko?, eremu ?zabalagoa? behar duela: ?600 inkestarekin, badakigu honek beharko lukeen unibertsoa askoz ere adierazgarriagoa izan beharko lukeela, eta biderkatu beharko litzateke?, azaldu du.

PP

Azkenik, Borja Semper PPko legebiltzarkideak adierazi du inkestari ?erabateko errespetua? diola, eta, bere iritziz, ?joera bat? islatzen duela. ?Inkestaren garrantzia Podemosen indarrak zehazten du; izan ere, Podemos bezalako sistemaren aurkako alderdi batek ezustean sartzea, horren indartsu, nabarmena da Euskadin; batzuek uste zuten hemen immunizatuta geundela?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Araba EH Bildu PSE-EE Gipuzkoa