Politika -
Trebiñu
Trebiñuko Udaleko PPko bi zinegotzik dimisioa eman dute
Antza denez, Udal Gobernuak 'popularren' proposamen guztiak 'blokeatu' egiten dituelako hartu dute kargua uzteko erabakia.
Erredakzioa
PPk Trebiñuko Udalean dituen hiru zinegotzietatik bik dimisioa eman dute, Udal Gobernuarekin "nazkatuta" daudela argudiatuta. Udal Gobernua bi hautesle zerrendak osatzen dute, eta Irene Cortes Burgoseko Alderdi Popularreko buruzagietako batek azaldu duenez, Udal Gobernuak popularrek aurkezten dituzten proposamen guztiak "blokeatzen" dituelako hartu dute kargua uzteko erabakia.
Dimisioa iragarri badute ere, urtarrilaren 2ko udalbatzan utziko diote zinegotzi izateari. Hala ere, Irene Cortesek azaldu du legegintzaldia amaitu dezaten lortzen ahaleginduko dela.
Kontuak kontu, talde barruan krisirik ez dagoela baieztatu du, eta zinegotziak ordezkatzeko nahikoa "hautagai" badaudela gaineratu du.
Duela bi urte, Inmaculada Ranedo PPko alkatearen kontrako zentsura mozioa aurkeztu zuten eta aurrera atera zen hautesle zerrenden lau botoekin eta Bilduren aldeko botoarekin eta EAJren abstentzioarekin.