Politika -
18/98 auzia
Xabier Arregi bergararra aske gelditu da
Gaur atera da Almeriako kartzelatik zigorra bete ostean, Etxeratek jakitera eman duenez.
Erredakzioa
Xabier Arregi Txapi presoa aske gelditu da asteazken honetan, Etxerat euskal preso politikoen senide eta lagunen elkarteak jakitera eman duenez.
Arregi 18/98 auzian epaitu eta zigortu zuten. 11 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina Auzitegi Gorenak zigorra 7 urte eta erdira murriztu zion gero.
Zigorra osorik bete ostean, gaur atera da Almeriako kartzelatik, eta datozen orduetan helduko da Euskal Herrira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea