Politika -

Bake prozesua

Blairrek dio amnistiek bake prozesua bultzatu zutela Ipar Irlandan

Britainia Handiko lehen ministro ohiaren arabera, horrek prozesuaren geldialdia saihestu zuen, IRAren desarmatzeak agerian uzten duen bezala.

Tony Blair Britainia Handiko lehen ministro ohia. Argazkia: EiTB
Tony Blair Britainia Handiko lehen ministro ohia.
Tony Blair Britainia Handiko lehen ministro ohia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tony Blair Britainia Handiko lehen ministro ohiak azaldu duenez, Ipar Irlandako bake prozesuan "etenaldia" egon ez zedin eman zizkien amnistiak IRAko iheslariei.

1997tik 2007ra lehen ministro izan zenak adierazpen horiexek egin ditu Westminsterreko batzorde batean, 1999an IRAren delituak barkatzera bideratutako egitasmo baten ikerketan.

Sinn Feinek eskatuta, Blairrek 200 eskutitz igorri zizkien ihes egindako IRAko kideei Ipar Irlandara itzul zitezkeela esanez, segurtasun indarrek ez zituztelako atxilotuko. Baina biktimek gogo txarrez hartu zuten neurri hori, ezkutuko amnistia bat zelakoan.

"Iheslarien gaia oso kritikoa izan zen bake prozesuarentzat. Inolako neurririk hartzea errefusatu izan banu, ez dago jakiterik zer gertatuko zen, baina litekeena da prozesua etenaldian geratzea", adierazi du Blairrek.

Buruzagi laborista ohiaren arabera, aipatu gutun horiei esker aurrera egin zuen bake prozesuak, IRAren desarmatzeak 2005ean eta Sinn Feinek 2007an Ipar Irlandako Polizia eta Justizia onartu izanak agerian uzten duen bezala. Izan ere, azken horri esker, protestanteek eta katolikoek gobernu bateratua osatu zuten Belfasten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak bideoak