Politika -

AEBra bisita

Washingtongo unibertsitate batera bidean galdu egin da Pedro Sanchez

Hitzaldia eskaini behar zuen unibertsitateko errektoreak honako esan du: 'Espero dut herrialdea zuzentzen GPSa erabiltzen baino trebetasun handiagoa izatea".

Pedro Sanchez, PSOEko beste kide batzuekin, Washingtonen. EFE
Pedro Sanchez, PSOEko beste kide batzuekin, Washingtonen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

GPSak kale egiten du, askotan. Horixe bera gertatu zitzaion atzo Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiari. Washingtongo (AEB) kanpoaldean dagoen George Mason unibertsitatean hitzaldia zuen buruzagi sozialistak, baina ez zen heldu, AEBko hiriburuan galdu egin baitzen.

Ondorioz, ekitaldia bertan behera geratu zen eta Angel Cabrera unibertsitateko errektoreak honakoa bota zuen Twitterren: "Espero dut herrialdea zuzentzen GPSa erabiltzen baino trebetasun handiagoa edukitzea".

Antza, Sanchezen taldea eta berarekin zihoazen kazetari batzuk unibertsitatearen helbidearekin nahastu ziren.

Unibertsitateak Fairfax herrian (Virginia estatuan) campusa du eta bertara joan ziren PSOEko kideak. Hitzaldia, baina, Zuzenbide fakultatean eman behar zuen Sanchezek, Arlington herrian dagoen Fairfax kalean (Washingtonen). Horra hor nahasmenaren iturria.

AEBko hiriburuan bi eguneko egonaldia egin du Pedro Sanchezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista Ameriketako Estatu Batuak albisteak Pedro Sánchez bideoak