Politika -

Presoaren heriotza

Gaixorik dauden presoak askatzearen alde, manifestazioa Arrasaten

Uribetxebarriaren senideek jakitera eman dutenez, bihar eguerdian hileta zibila egingo dute Aldai parkean, eta ekitaldian familiaren intimitatea errespetatzeko deia egin dute.

Uribetxebarriaren senideek preso gaixoen etxeratzea eskatu dute

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iosu Uribetxebarria hildako presoaren lagun eta senideek Espainiako Gobernuaren kartzela politika salatu dute, eta manifestazioa deitu dute iganderako Arrasaten (Gipuzkoa), gaixorik dauden presoen askatasuna eta sakabanaketa amai dadin exijitzeko.

Uribetxebarriaren gertukoek prentsaurrekoa eman dute gaur Arrasaten. Bertan, Mari Asun Pagoagak esan du presoa "kartzela politika ankerraren" biktima izan dela.

Preso arrasatearrak kartzelan atzeman zioten gaixotasun larri bat zuen arren "etxean eta ospitalean" giltzapetuta izan dutela kritikatu du, eta "sakabanaketaren amaiera" eta gaixorik dauden presoen askatasuna aldarrikatu du.

Gaur arratsaldean ere protesta egin dute, eta iganderako manifestazioa deitu dute Arrasaten bertan, 'Giza eskubideak, irtenbidea, bakea, preso gaixoak etxera, sakabanaketaren amaiera' lelopean.

Bestalde, bihar eguerdian hileta zibila egingo dute Arrasateko Aldai parkean, eta ekitaldian familiaren intimitatea errespetatzeko eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak