Politika -

Presoak

Manifestazioa egin dute Arrasaten presoen giza eskubideen alde

Uribetxebarriaren senide eta lagunek deitu dute manifestazioa, gaixorik dauden presoak askatzeko eta sakabanaketaren amaiera eskatzeko.

Manifestazio jendetsua Arrasaten. Argazkia: EiTB
Manifestazio jendetsua Arrasaten. Argazkia: EiTB
Gaixo dauden presoak aske uzteko manifestazioa egin dute Arrasaten

0:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagunek hartu dute parte igande honetan Arrasaten euskal presoen alde egindako agerraldian. Josu Uribetxebarriaren senide eta lagunek deitutako manifestazio honetan, presoen giza eskubideak errespetatzea, gaixo dauden presoak askatzea eta sakabanaketa politika amaitzea eskatu dute,

Josu Uribetxebarria presoa ostiralean hil zen Arrasateko bere etxean, minbiziak jota.

Eguerdiko hamabiak eta erdietan abiatu da manifestazioa Arrasateko udaletxeko plazatik "Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea. Preso gaixoak etxera. Dispertsioa amaitu", lelopean.

Manifestarien artean, besteak beste, ezker abertzaleko ordezkariak eta Hasier Arraiz Sortuko presidentea zeuden.

Parte hartzaileek ikurrinak eta presoen gerturatzearen aldeko banderolak erakutsi dituzte.

Amaieran, manifestazioaren deitzaileen bozeramaile batek adierazpen bat irakurri du Arrasateko udaletxe plazan. Kartzela politika salatu du eta galdegin du Espainiak noiz arte urratuko dituen giza eskubideak. Uribetxebarriaren senide eta lagunen bozeramaileak baieztatu du Arrasateko presoa ez dela hil, hil egin dutela; haren arabera, minbizia atzeman ziotenean aske utzi izan bazuten ez zen hilko. Halaber, Uribetxebarria gisa horretan hiltzen den azken presoa izango denaren itxaropena agertu du eta gizarteari eskatu dio jarrai dezala "borrokan" preso gaixoak kalera ateratzea eta beren jatorrizko tokietara hurbiltzea lortu arte.

Hasier Arraiz, Sortu, EiTB

Hasier Arraiz, Sortu, EiTB

Argazkia: EiTB

Bestalde, Hasier Arraiz Sortuko presidenteak adierazi du Espainiako kartzela politika ezberdina balitz, Uribetxebarria ez zela hilda egongo. Salatu duenez, euskal preso politikoei legea aplikatuko balitzaie ez ginake gaurko egoeran egongo. Azkenik, eskubide guztien errespetuaren alde borrokan jarraituko dutela iragarri du, baita presoenak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea