Politika -

Hautagaien aurkezpena

Jaurlaritzari 'harrokeria-tikak' atzematen zaizkiola salatu du Mendiak

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak EAJren kudeaketa kritikatu du, Legebiltzarreko kontrola "oztopatzen duelako".

Hautagai sozialisten aurkezpen-ekitaldian izan da Idoia Mendia. Argazkia: EFE
Idoia Mendiaren esanetan, sozialistek Bizkaia berreskuratu nahi dute

0:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak igande honetan salatu duenez, Eusko Jaurlaritzari "harrokeria eta tik ilunak" atzematen zaizkio. Halaber, EAJren kudeaketa salatu du, Legebiltzarreko kontrola "oztopatzen duelako".

20.000 herritarretik gorako udalerri bizkaitarretan aurkeztuko ditu hauteskunde-hautagaiak PSEk. Hautagai horiek komunikabideen aurrean aurkezteko ekitaldia egin dute gaur, eta bertan izan da Mendia, Carlos Totorika Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai sozialistarekin batera.

Langileak kaleratzea

Mendiak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzaren "harrokeria eta ezgaitasuna agerian geratu dira Radio Euskadiko aferan, esaterako". "Hilabeteak eman dituzte salaketak jasotzen, eta azkenean aitortu egin dute: Lan Eskaintza Publikoa aitzakitzat hartuta eta lan-erregulazio espediente baten bidez, langileak kaleratuko dituztela", salatu du Mendiak.

"Horren susmoa geneukan, eta azkenean argi geratu da euskal irrati publikoan egindako oposaketa langileak kaleratzeko lege-azpiojokoa izan dela".

Mendiaren iritzian, "harrokeria bera erakutsi du Jaurlaritzak krisiari aurre egiteko sail garrantzitsuenaren buru Juan Maria Aburto jarri duelako, eta jakina da Aburtok Bilboko Udalean jarrita duela arreta".

Mendiaren iritzian, Aburto "ezin da Eusko Jaurlaritzan gehiago luzatu". "Azken bi urteetan ez du Elkarrizketa Sozialerako Mahaia deitu, ez du enplegua sustatzeko planik proposatu, eta ez du abiatu Lanbidek behar duen erreforma", kritikatu du.

Kudeaketa iluna

Halaber, "Bizkaia kolorebakarra eraiki nahi dutenen aurka, gerriko gorria altxatzera" animatu du Mendiak. "Azken 12 urteetan Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak beren interesarako gobernatu du, harrokeria nagusi izan den kudeaketa iluna egin du", azpimarratu du.

Hori dela eta, "EAJren alternativa bakarra PSE da, alderdi jeltzalea Bizkaia eta Euskadi gelditzen ari delako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea