Politika -

Ferrazen

Bilera egin dute Madrilen Andoni Ortuzarrek eta Pedro Sanchezek

2015eko Aurrekontuak onartzea ahalbideratu duen hitzarmena lortu zuten EAJk eta PSEk eta akordioa maiatzeko hauteskundeen ondoren luzatzeko aukera badagoela adierazi dute Sanchezek eta Ortuzarrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez eta Andoni Ortuzar, PSOE eta EAJko buruzagiak, hurrenez hurren, Madrilen batzartu dira, PSOEko egoitzan, alderdi horietako iturriek jakitera eman dutenez.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta Joseba Aurrekoetxea EAJko exekutibako kidea ere bilera horretan izan dira.

2015eko Aurrekontuak onartzea ahalbideratu duen hitzarmena lortu zuten EAJk eta PSEk, eta gaurko bileraren ondoren, akordioa maiatzeko hauteskundeen ondoren luzatzeko aukera badagoela adierazi dute Sanchezek eta Ortuzarrek.

EAJko ordezkariak Madrilen izan dira gaur, Iñigo Urkullu lehendakariak emandako hitzaldian

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak PSOE Andoni Ortuzar albisteak Pedro Sánchez