Politika -
Davos
Hollandek terrorismoaren aurka egiteko eskatu die Interneteko enpresei
Era berean, terrorismoaren "elikagai iturriak" mozteko eskatu die finantza erakundeei, diru zuritzeari eta zerga paradisuei aurre egin diezaietela.
Erredakzioa
François Hollande Frantziako Gobernuko presidenteak terrorismoaren kontrako borrokan parte hartzeko eskatu die Interneten zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa handiei, "legez kanpoko edukiak identifikatzen eta erabiltzaileentzat eskuraezin jartzen".
Davoseko Munduko Ekonomia Foroan emandako hitzaldian adierazi duenez, konpainia horiek arauak jarri behar dituzte, terrorismoak ez dezan teknologia berriak bere mesederako erabiltzeko aukerarik izan.
"Europa eta nazio mailan, galarazi egin behar dugu Internet gorroto eta indarkeria helburuekin erabiltzea", azpimarratu du.
Finantza erakundeak
Era berean, terrorismoaren "elikagai iturriak" mozteko eskatu die finantza erakundeei, diru zuritzeari eta zerga paradisuei aurre egin diezaietela.
"Ez da basapiztia elikatu behar, uneren batean ere kolpatuko zaituztelako", ohartarazi du ehunka enpresa eta herrialdetako ordezkariren aurrean.