Politika -

Polizia-operazioa

Aske utzi dute astelehenean Iparraldean atxilotutako gazteetako bat

Alex Felmand askatu egin dute, baina beste hirurek Paueko polizia-etxean jarraitzen dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paueko polizia-etxean jarraitzen dute astelehenean Ipar Euskal Herrian egindako polizia-operazioan atxilotutako lau pertsonetatik hiruk, fiskalak atxiloketa epea 24 orduz luzatu baitu. Laugarrena, Alex Felmand, aske utzi dute.

2013an udako etxe batzuen kontra egindako erasoekin zerikusirik dutelakoan atzeman zituzten, hain zuzen ere.

Atxiloketa hoiek salatzeko, hainbat horma margotuta azaldu ziren Baionan, eta, horrekin lotuta, gazte bat polizia-etxera eraman zuten atzo.

Polizia-operazioak salatzeko, EH Baik, Aitzina gazte erakundeak eta beste hainbat mugimenduk manifestazioa deitu dute larunbaterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak