Politika -

Txostena

Bilbo, Getxo eta Gasteiz, Estatuko hiri gardenen artean

Hiri horiek gehienezko nota lortu dute aurten; 100 puntukoa, alegia. Nota txarrena izan dutenen artean, berriz, Granada, Almeria, Badajoz, Jaen eta Teruel daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo, Bartzelona, Palma, Oviedo eta Zaragoza dira Espainiako Estatuko udal “gardenenak”, Transparency Internacional gobernuz kanpoko erakundeak kaleratu berri duen txostenaren arabera.

Hiri horiek guztiek gehienezko nota lortu dute aurten; 100 puntukoa, alegia. Nota txarrena izan dutenen artean, berriz, Granada, Almeria, Badajoz, Jaen eta Teruel daude.

Hala ere, Estatuko udal handienek emaitzak hobetu dituzte iaztik hona. Batez bestekoa 85,2 puntukoa izan da aurten, eta 70,9koa izan zen iaz.

Aztertutako udal gehienek gardentasunari eskainitako atala sortu dute euren web orrietan, txostenaren arabera.

Nota onena lortu duten udalak honako hauek dira: Alcala de Henares, Alcobendas, Alcorcon, Badalona, Bartzelona, Bilbo, Getxo, Guadalajara, Lleida, Mostoles, Oviedo, Palma, Sabadell, San Cugat del Valles, Soria, Torrejon de Ardoz, Torrent, Gasteiz eta Zaragoza.

Nota txarrena jaso dutenak, aldiz, hauek dira: Granada, Almeria, Badajoz, Jaen eta Teruel.

Aztertutako 110 udaletatik 102k gainditu dute azterketa aurten.

Kontratazio datuak, herritarrekiko harremana eta udalaren barruko datuak dira erakunde horrek txostena egiteko urtero erabiltzen dituen neurgailu nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Getxo berriak