Politika -

Bilera Rigan (Letonia)

Jihadismoari aurre egiteko mugetako kontrolak areagotuko ditu EBk

Europar Batasuneko kanpo mugetan zaintza areagotzeko Schengen eremuko sarreretan kontrol “sistematikoak” egiteko konpromisoa hartu dute Barne ministroek.

EBko Justizia eta Barne ministroak Rigan (Letonia). Argazkia: EFE
EBko Justizia eta Barne ministroak Rigan (Letonia). Argazkia: EFE
EBko Justizia eta Barne ministroak Rigan (Letonia). Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko kanpo mugetan zaintza areagotzeko Schengen eremuko sarreretan kontrol “sistematikoak” egiteko konpromisoa hartu dute gaur Barne ministroek. Hala ere, kontrolak egiteko arrisku irizpide bereziak jarraituko dituzte.

Helburua beharrezko baliabide teknikoak izatea da Schengen eremura itzultzen diren EBko herritarren agiriak kontrolatzeko. Kontrol elektroniko eta sistematikoak dagoeneko egin dituzte, baina krisi edo mehatxu larrien kasuetan, eta aldi baterako.

Mekanismo hori indartzeko konpromisoak hartu dituzte ministroek adierazpen bateratu batean, Rigan. “Arrisku irizpide” komunak sortuko dituzte kontrol sistematiko iraunkorrak biztanle edo profil zehatzei egiteko.

Zaintza mekanismo hori Schengen eremu barruan erabiltzea planteatu du Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak bilera hasi baino lehen, baina aukera hori “ez dute eztabaidatu ere egin”. “Barruko mugak ez daude zalantzan”, errepikatu dute Europako iturriek.

Hala ere, pauso bat gehiago emateko eta Schengen eremuko arauak aldatzeko orduan zatiketak jarraitzen du Estatu kideen artean. Horrela, segurtasun azterketa sistematikoak “herritar guztiei” egiteko proposamenaren inguruan ez dago adostasunik.

Internet

Bestalde, terroristak Internet bidez bilatzeko beharrezko baliabide teknikoak lortzea ministroen beste xede nagusia da bileran.

Horrela, Sareko konpainia handiekin negoziatzen saiatuko dira Estatu kideak, Interneten susmagarrien jarraipena egiteko, baina beti ere agindu judizialarekin. Gorrotora bultzatzen duten indarkeria edukiak Interneten bilatu eta ezabatu nahi dituzte ministroek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Jihadismoa hoy