Politika -
'Nafarroako Kutxa auzia'
Ikerketa batzordeak informazioa jasotzeko eskaerak tramitatu ditu
Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeko bozeramaileak garrantzitsutzat jo dute datozen hilabeteetarako lan-plangintza zehaztea.
Erredakzioa
Nafarroako Kutxaren desagertzearen arrazoiak ikertzeko lan-taldea abian da Nafarroako Parlamentuan, eta gaur talde parlamentarioek egindako informazio-eskaera guztiak tramitera onartu dituzte.
Bileran ezinbestekotzat jo dute datozen hilabeteetarako lan-plangintza zehaztea. Pertsonek, erakundeek edo bestelako organoek eskatutako informazioa zabaltzea derrigorrezkoa den edo ez argitzea galdegin dio ikerketa batzordeak Parlamentuko zerbitzu juridikoari.
Oraingoz ez dute beste batzar bat egiteko datarik jarri.
Bilera ateak itxita egin dute, baina taldeetako bozeramaileek batzarrean sartu aurretik adierazi dute oso garrantzitsua izango dela lan-ildoak zehaztea eta alde guztiek eskatutako informazioa eskuragarri izatea.
UPNko Sergio Sayasek zuzendutako ikerketa batzordeko kideak hauek dira: Carlos Garcia Adanero (UPN); Santos Cerdan eta Juan Jose Lizarbe (PSN); Maiorga Ramirez eta Koldo Amezketa (Bildu); Patxi Zabaleta eta Xabi Lasa (Aralar-Nabai); Ana Beltran eta Amaya Zarranz (PPN); Txema Mauleon eta Marisa de Simon (Izquierda-Ezkerra); eta Manu Ayerdi (Geroa Bai).