Politika -
2015eko udal hauteskundeak
Barkos: 'Udal gobernuak dira aldaketa posible denaren erakusle onenak'
Geroa Bai zerrendak prestatzen ari da 2015eko udal hauteskundeei begira. Koalizioko kideek azaldu dutenez, Nafarroako populazioaren % 70a osatzen duten herrietan aurkeztuko dira.
Erredakzioa
Uxue Barkos Geroa Bairen Nafarroako presidentegaiak azaldu duenez, "udal gobernuak dira aldaketa posible denaren adierazle onenak, badagoela gauzak egiteko beste modu bat".
Geroa Bai zerrendak prestatzen ari da 2015eko udal hauteskundeei begira. Uxue Barkosek jakinarazi duenez, Nafarroako biztanleriaren % 70a ordezkatzen duten udalerrietan zerrendak aurkeztuko dituzte. "Aurrerapausoak ematen jarraitzen dugu", gaineratu du.
"Guretzat oso garrantzitsua da Geroa Baik Nafarroan presentzia izatea, izan marka propioarekin edo ez", azpimarratu du. Uxue Barkosek eta Nafarroa Baiko hainbat hautetsik lan saioa egin dute igande honetan Iruñan eta legegintzaldi honetan egin duten lana aztertu dute. Lan hori izango da gure aurkezpen txartelik onena, hauteskundeei begira", nabarmendu du.
Ildo horretan, legegintzaldi hau "trantsizio" garaia izan dela adierazi du, Nafarroa Baitik Geroa Baira.
Udal gobernu horiek dira "aldaketa posible denaren adierazle onenak, eta gauzak egiteko beste modu bat badagoela".
"Geroa Baik Nafarroako erakundeetan aldaketa sakona bultzatzeko bokazio garbia dauka, baina beti ere lasaitasunez, modu integratzailean eta denboran iraungo duen itxaropenarekin", gaineratu du.