Politika -

Eusko Jaurlaitza

Aburtok sailburu izateari utziko dio hauteskunde-kanpaina prestatzeko

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko burua izateari utziko dio Bilboko Alkatetza eskuratzeko EAJren hautagaitza buru-belarri prestatzeko.

Aburtok asteartean utziko dio Jaurlaritzako kide izateari

01:10

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak kargua utziko du, datorren asteartetik aurrera Bilboko Alkatetza eskuratzeko EAJren hautagaitza buru-belarri prestatzeko.

Iragarpena Aburtok berak egin du gobernu-bileran adostutakoen berri emateko prentsaurrekoan.

Agerraldian esker oneko hitzak izan ditu Iñigo Urkullu lehendakariarentzat, "proiektu honetan parte hartzeko aukera emateagatik".

"Gizarte eskubideen eta beharrizan gehien dutenen alde egin dut lan, eta nire onena eman dut egoera zail eta konplikatu honetan, bi urte luze hauetan", agertu du. "Lasai noa, ondo egindako lanagatik ez dakit, baina bai zintzotasunez egindako lanagatik", erantsi du Aburtok prentsaurrekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko azken albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak