Politika -

KUTXABANK

Lopez de Eguilazek fiskalaren aurrean deklaratu du

Kutxabankeko Giza Baliabideen zuzendariak azalpenak eman ditu Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean. Mario Fernandezek eta Mikel Cabiecesek gauza bera egin beharko dute ostiralean.

Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE
Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE
Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Lopez de Eguilaz Kutxabankeko Giza Baliabideen zuzendariak Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean deklaratu du goizean, bankuko iturriek jakitera eman dutenez. Mario Fernandez erakundeko presidentea zen garaian izandako ustezko irregulartasunen inguruan azalpenak eman ditu Lopez de Eguilazek.

Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiak Mikel Cabieces sozialistarekin harremana zuen abokatu-bulegoarekin sinatutako kontratuaren inguruko informazioa eskatu dio fiskalak Lopez de Eguilazi. Barne kontu-ikuskapen batean ustezko irregulartasunak atzeman zituen Kutxabankek, eta Espainiako Bankuari jakinarazi zizkion.

Gregorio Villabeitia Kutxabankeko presidenteak Frankfurtera (Alemania) joateko erabakia hartu zuen, Europako Banku Zentrala jakinaren gainean jartzeko, eta horren berri Fiskaltzari emateko gomendatu zion EBZk Kutxabanki.

Salaketaren berri izan eta gero, Bizkaiko Fiskaltzak deklaratzera deitu zuen Lopez de Eguilaz, eta baita Mario Fernandez eta Mikel Cabieces ere. Azken biek ostiralean deklaratuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank