Politika -

Elkarretaratze isila

Gregorio Ordoñez omendu du Legebiltzarrak, elurpean

Lehendakaria eta Ganberako presidentea buru, talde parlamentario guztietako ordezkariak izan dira ekitaldian.

Gregorio Ordoñez omendu du Legebiltzarrak

00:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak Gregorio Ordoñez ETAk 1995ean hildako PPko legebiltzarkidea omendu du ostegun honetan Ganberako kanpoaldean, elurpean, egindako elkarretaratze isil batean.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea buru, ekitaldia Ordoñezen argazkia zintzilik zuen "Gauerdiko Iparrorratza" eskulturaren aurrean egin dute.

Ganberan ordezkaritza duten talde guztietako kideak eta Eusko Jaurlaritzako kideak ere izan dira bi minutu inguru iraun duen elkarretaratzean. Gogotik ari zuen elurra Gasteizen une horretan.

Legebiltzarreko Mahaiak 2014ko otsailaren 18an erabaki zuen atentatuz hildako lau legebiltzarkideak omentzea. Lehen omenaldia Enrique Casas eta Fernando Buesa sozialistei egin zieten, 2014ko otsailean. Santi Brouard Herri Batasuneko legebiltzarkidea ere gogoan hartu zuen Legebiltzarrak joan den urteko azaroan, lehen aldiz, gainera.

ETAk 1995eko urtarrilaren 23an hil zuen Gregorio Ordoñez, artean Donostiako Udaleko PPko bozeramailea zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra argazkiak ETA