Politika -

2015eko hauteskundeak

Gorka Maneiro: 'UPyDk erakunde guztietan sartzea lortuko du'

Alderdiak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagaiak eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkategaiak aurkeztu ditu.

UPyDk 2015eko udal eta foru hauteskundeetarako bere hautagaiak aurkeztu ditu. Argazkia: EFE
UPyDk 2015eko udal eta foru hauteskundeetarako bere hautagaiak aurkeztu ditu. Argazkia: EFE
Diputazio eta udal hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu UPyDk

0:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea ziur dago bere alderdiak erakunde guztietan sartzea lortuko duela maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan. Gaineratu duenez, UPyDren "aurkariak" dira "politikari ustelak, gizarte murrizketak egiten dituztenak eta nazionalista banatzaileak".

"Gainerakoak UPyDren eskutik joan daitezke, gauzak aldatzeko eta jendearen bizimodua hobetzeko", gaineratu du.

UPyDren ahaldun nagusirako hautagaiak hauek dira: Niko Gutierrez, Araban; Roque Adrada, Bizkaian eta Manu Agirre, Gipuzkoan. Bestalde, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko alkategaiak ere aurkeztu dituzte: Ignacio Oñate, Gasteizen; Javier Gabilondo, Bilbon; eta Jose Maria Darias, Donostian.

Adradak bere programako hiru puntu nagusi azpimarratu ditu: "indibiduoari garrantzia ematea, politikaren ardatz nagusi gisa; erakundeetan gardentasuna eta Administrazio publikoaren eta bere enpresen arrazionalizazioa lortzea, "bikoiztasunak" eta "gehiegikeriak" saihesteko.

Agirrek azaldu duenez, Gipuzkoa "normala" izatea bilatzen du, "agintean daudenen aberrazioaren eta normaltasun ezaren aurrean". Horren iritziz, batzuek "40 urtean terrorismoa babestu dute" eta jeltzaleek, berriz, beren moldera "normalizatu dute Gipuzkoa".

Bestalde, Niko Gutierrezek Podemos-Ahal Duguri "lehen marxista-leninista" izanik, "foralista bihurtzea" egotzi dio eta PPri, berriz, pobreziaren alderdia izatea leporatu dio Araban.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPyD