Politika -
Gazte sozialisten Biltzarra
Independentziaren 'bidea' hartuko ote duen galdetu dio PSEk Podemosi
Halaber, Idoia Mendiak esan du sozialistek “politika egiteko beste modu baten alde” egin dutela, alegia, “gardentasuna”. Hori dela eta, “zintzo eta modu eredugarrian” jokatu behar dute beti.
Erredakzioa
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Euskadin “hartu nahi duten bidea” independentziarena ote den galdetu dio Pdemosi. Gainera, Pablo Iglesiasek zuzentzen duen alderdiari ezker abertzalearen “keinuak” kopiatzea eta “proposamen errealak” ez izatea leporatu dio, bakarrik “pankarta eta megafonoa”.
Ramon Rubial JSE-Egaz IX. Kongresuaren -Azahara Dominguez Gazte Sozialisten buru izendatu dute- itxierako hitzaldian, Mendiak PPri, EAJri, EH Bilduri eta Podemosi gazteenganako interesik ez izatea egotzi die, eta Eusko Jaurlaritzari ohartarazi dio gazteei dagozkien akordioak betetzean “eskakizun maila handia” izango dutela.
Halaber, Mendiaren arabera, Podemosen agintariak “hain modernoak izan nahi” dutenez, Euskadin “betiko gai inozoa darabilte ahotan behin eta berriz”.
“Argi eta garbi utzi zuen Hasier Arraizek duela egun batzuk. Espero du Podemos bidelagun izatea independentziarako bidean. Erabakitzeko eskubidearen aldeko apustuarekin bat egin dezatela. Eta euskal erakundeetan haiekin batera agintzeko aukera dutela. Hori da dena konpontzeko modua, ‘independentzia’. Hori al da benetan Podemosek hartu nahi duen bidea?”, galdegin du.
Gainera, Idoia Mendiak esan du sozialistek “politika egiteko beste modu baten alde” egin dutela, alegia, “gardentasuna”. Hori dela eta, “zintzo eta modu eredugarrian” jokatu behar dute beti.
“Hartuko ditugun erabakiak, egingo ditugun akordioak, interes orokorraren araberakoak izango dira beti, ez irabazi pertsonala lortzeko helburuarekin egindakoak. Eta ikuskaritza egiteko prest izango gara beti. Ez dakit besteek gauza bera esateko egoeran dauden. Ez dakit gainerakoek gurea bezalako kudeaketa gardena eta berehalakoa egiaztatu dezaketen, gure jokamolde eredugarria ezbaian jartzen denean. Sozialistak gara. Ez diezazkigutela etika ikasgaiak guri eman”, gaineratu du .