Politika -
Nafarroa
Gobernua: 'Ezagutzeko astirik ez izateko hauteskundeak nahi dituzte'
Soraya Saenz de Santamariaren hitzetan, alderdi batzuek “ezagutzeko astirik ez izateko hauteskundeen aurrerapena eskatzen dute, baina jendeak dagoeneko zerbait sumatzen hasi da”.
Erredakzioa
?Ezagutzeko astirik ez izateko hauteskundeen aurrerapena eskatzen dute alderdi batzuek, baina jendeak dagoeneko zerbait sumatzen hasi da?, adierazi du gaur Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak Podemosi erreferentzia eginez.
Saenz de Santamaria Nafarroako PPren gestio-batzordearekin biltzeko Iruñean izan da gaur. Hauteskunde orokorrak egiteko ?bederatzi hilabete? geratzen direla gogorarazi du presidenteordeak.
Exekutiboak ?gobernatzen jarraituko? du, ?lanean jarraitu beharra? dagoelako, bitartean ?beste batzuek hauteskundeak aurreratzea nahi dute ez gobernatzeko aitzakia bezala?, gaineratu duenez.
Alderdi Popularra hautesleen aurrean ?emaitzekin? aurkeztuko dela goraipatu du Saenz de Santamariak, ?eta ez promesekin?. PSOEren eskutik ?erortzeko zorian? zegoen herrialde bat jaso eta gero, krisia gainditzeko neurriak martxan jarri dituztela defendatu du presidenteordeak.
Bestalde, Alderdi Popularra Gobernuan dagoenean ?ikuspuntu politiko eta ekonomikotik Nafarroari ondo doakio?, adierazi du Pablo Zalba Nafarroako PPren gestio-batzordeko presidenteak. Horrela, Nafarroak ?sekula izan ez duen? Hitzarmen Ekonomiko ?onena? eta ?autogobernurik handiena? duela goraipatu du Zalbak.
Kexak Iruñeko azokan
Gobernuko presidenteordea, Carmen Alba Exekutiboaren ordezkaria eta PPko kargudunak Iruñeko kale nagusietatik ibili dira eta hiriko azokari bisita egin diote. Herritarrek agintaria agurtu dute eta argazkiak atera dizkiote.
Saenz de Santamariak alkatxofak eta karduak erosi ditu Iruñeko azokan. Bisita ?hauteskunde-ekitaldi" bat izan dela aurpegiratu dio merkatuko saltzaile batek presidenteordeari. Era berean, PPk ?beste batzuei populistak? deitzea kritikatu du azokako bezero batek.