Politika -

Auzitegi Nazionala

Sortuk salatu du frogak eraiki dituztela Olaiz berriro epaitzeko

ETAko kide ohiaren kontrako auzia berriro irekitzeak "jatorri politikoa" duela uste du.

Amaia Izko Sorturen bozeramailea. Argazkia: EiTB
Amaia Izko Sorturen bozeramailea.
Amaia Izko Sorturen bozeramailea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaia Izko Sorturen bozeramaileak esan du Jorge Olaiz ETAko kide ohiaren kontrako auzia berriro irekitzeak "jatorri politikoa" duela, eta dagoeneko zigorra bete duten presoak berriro kartzelan sartzeko "frogak sortzeko taktika"ren barruan kokatu du kasua.

Izkok eta Pernando Barrenak prentsaurrekoa eman dute Olaizen egoeraren berri emateko. Izan ere, Auzitegi Nazionalak Olaiz deitu du bihar deklaratzera, 2000. urtean Angel Ruiz Langarica UPNko Iruñeko zinegotzia hiltzen saiatzea leporatuta.

Ezker abertzaleko kideek azaldu dutenez, Olaiz 2014an utzi zuten libre, "ia 13 urteko zigorra beteta", 2001ean Iruñean Guardia Zibilarekin tiroketa bat izateagatik.

Olaiz tiroketarekin "zuzenean" lotutako auzi batengatik zigortu zuten, eta beste bat ere leporatu zioten, UPNren zinegotziaren hilketa saiakerarena hain zuzen ere. Baina azken hori artxibatu egin zuten 2002an "Ministerio Fiskalak eskatuta eta froga faltagatik".

Libre geratu ondoren, auzia ireki dute berriro hile honetan, "Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako txosten bat" aintzat hartuta. Bertan, pertsona batek dio Ruiz Langaricaren hilketa saiakeraren "lekuko" izan zela, Izkoren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea