Politika -

Krisia PSMren baitan

Tomas Gomez PSMtik bota du Pedro Sanchezek

Gaur arte PSMren idazkari nagusi zenak "lidergo ahula indartzeko" kargugabetu duela leporatu dio Sanchezi.

100 egun Madrileko hauteskundeetarako, eta hautagairik ez alderdietan

0:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Tomas Gomez Madrilgo sozialisten burua alderditik kentzea erabaki du. Hemendik aurrera, batzorde kudeatzaile baten bitartez arituko da PSM, Efe agentziak jakitera eman duenez.

Parlako tranbiaren inguruan ustezko irregulartasunak eta gainkostuak egon zirela salatu dute hainbat hedabidek, eta ikerketa martxan da. Tomas Gomez Parlako alkatea izan zen garaian egindako irregulartasunak dira, ikerketa horren arabera.

Iturri horren arabera, erabakia gaur bertan hartu du Pedro Sanchezek, eta dagoeneko jakinarazi diote Tomas Gomezi.

Bestalde, iturri sozialistek diote Sanchezek atzo eskatu ziola Tomas Gomezi dimisioa eman zezala, baina Gomezek ezetz erantzun zion.

Cesar Luena PSOEko Antolakuntza idazkariak agerraldia egin du, Rafael Simancas diputatuak batzorde kudeatzailea zuzenduko duela iragartzeko.

Tomas Gomezi alderdiaren irudiari "kalte handia" egitea eta PSOE barruan "ezegonkortasuna sortzea" leporatu dio Luenak. Maiatzeko hauteskundeei begira, Gomezen ordezkoa nor izango den aztertuko du PSOEk. Angel Gabilondo Hezkuntza ministro ohiaren izena mahai gainean dagoela onartu dute sozialistek.

Izan ere, Ferrazek hartutako erabakia bete beharko duela adierazi du Luenak. PSMren iturrien arabera, Gomezek eutsi egingo dio maiatzeko hauteskundeei begira aurkeztutako hautagaitzari.

Tomas Gomezen erantzuna

Gaur arte PSMren idazkari nagusi zenak "lidergo ahula indartzeko" kargugabetu duela leporatu dio Sanchezi, eta "akats handi"tzat jo du erabakia. Horregatik, atzera egiteko eskatu dio, bestela gatazka "hasi besterik ez" delako egingo.

Tomas Gomezek esan du berak ez duela errebelde jarrera hartu, eta portaera hori PSOErena dela, alderdiaren "arauak eta estatutuak bete gabe" kargugabetu dutelako. Hori dela eta, erabakiaren kontra joko omendu du, lehenik PSOEren barne organoetan, eta auzitegietan, "beharrezkoa bada".

Era berean, bere "ohorea" babestuko duela esan du, eraso "injustuak" jaso dituelako, Parlako (bertako alkate izan zen) tranbiaren eraikuntzan izandako gainkostuengatik jasotako akusazioengatik bereziki, baina ukatu egin du Sanchezen erabakia auzi horretan inputatua izateko arriskuan oinarritu denik. "Ez naute ikertu. Ez dute sekula nire inputazioa eskatu. Ezinezkoa da", goraipatu du.

Gomezek esan du prentsan izan duela bere kargugabetzearen berri, baina "ezustekoa" baieztatu egin dela Pedro Sanchezek deitu eta atzeraka pausoa eman eta hautagai izateari uko egiteko eskatu dionean.

"Oso gauza larria izango ez balitz, telefonozko txantxa bat zela pentsatuko nuke", adierazi du, Jose Luis Rodriguez Zapaterok Trinidad Jimenezen alde egin zuenean erantzun bera eman ziola gogorarazi aurretik.

Baina orduan presidente ohi "demokratak" militanteen hitza errespetatu eta hautagai izaten utzi ziola azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pedro Sánchez argazkiak