Politika -
Toña auzia
Zer da Etika Publikoaren Batzordea?
2013an Jaurlaritzak onartu zuen Etika Kodea betetzea eta zaintzea da Etika Batzordearen zeregina.
Erredakzioa
Angel Toña Eusko Jaurlaritzaren Enplegu sailburu berriak bere kargua Etika Publikoaren Batzordearen esku utzi du, epaileek konkurtso administratzaile gisa gaitasungabetu eta gero.
Hain zuzen ere, 2013an Jaurlaritzak onartu zuen Etika Kodea betetzea eta zaintzea da Etika Batzordearen zeregina, eta Josu Erkoreka sailburua du buru.
Kodeak "jarrera eredugarria" izatea agintzen die kargudun publiko guztiei, eta horiek "Administrazioaren irudiarentzat kaltegarri izan litekeen edozein ekintza" egitea saihestu behar dutela gaineratzen du.
Erkorekak ez ezik, beste lau pertsonak ere osatzen dute lantaldea, tartean Andres Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordea eta Daniel Innerarity filosofoa.