Politika -

Podemos

'Gezurrak' erabiltzea aurpegiratu die Monederok PPri eta PSOEri

Bestalde, Manos Limpias elkarteak Podemoseko buruzagiaren aurka aurkeztutako kereila onartu ala ez erabakitzeko diligentziak hasi ditu argibideetako epaileak.

Juan Carlos Monedero Podemoseko buruzagia. Artxiboko irudia: EFE
Juan Carlos Monedero Podemoseko buruzagia. Artxiboko irudia: EFE
Juan Carlos Monedero Podemoseko buruzagia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Podemosen jendea badaezpada paretik kentzeko saiakeran” PP eta PSOE “gezurrak eta susmoak” etengabe esaten ari direla salatu du gaur Juan Carlos Monedero Podemoseko buruzagiak.

Bestalde, agiriak faltsutzea, sozietate delituak eta Ogasun Publikoaren aurkako delituak egotzita Manos Limpias elkarteak Monederoren aurka aurkeztutako kereila onartu ala ez erabakitzeko diligentziak hasi ditu Madrilgo Argibideetako 45. Epaitegiak, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.

Latinoamerikako gobernuetatik jasotako diruaren eta Podemosen ustezko finantziazio irregularraren inguruan azalpenak eskatu dizkiote berriro PPk eta sozialistek Monederori. Podemoseko agintariak PPren eta PSOEren aurka egin du bere blogeko artikulu batean.

“Badaezpadako exekuzioa”

“Podemosen jendea badaezpada exekutatzeko saiakera bat martxan dagoela bistakoa da. PP eta PSOE boteretik ateratzeko mehatxua da herritarren delitu bakarra. Hori da gure delitua”, salatu du Monederok.

Monederoaren hitzetan, “iraganeko arrasto handia” duen herri batean, “botereak ez du inork egin beharrekoa esaten edo mende erdia agintzen eman dutenei demokrazia husten jarraitzeko eskubidea kentzen utziko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ahal dugu bideoak