Politika -

Bankia

Ratoren ondoko ohiak uko egin zion 'black txartela' erabiltzeari

Verduk azaldu duenez, Bankiaren presidente ohiak gutun-azal bat eman zion txartelarekin, "nahi zuenerako", eta txartelaren kontratua eta pasahitza ere eman zizkion.

Francisco Verdu. Argazkia: Efe
Francisco Verdu.
Francisco Verdu. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Verdu Bankiaren kontseilari ordezkari eta Rodrigo Ratoren ondoko ohiak Auzitegi Nazionalean adierazi duenez, bankuetan lanean eman dituen 30 urteetan "sekula ez" zuen ikusi 'black txartel'en antzeko ezer, eta horregatik egin zion uko erabiltzeari, nahiz eta presidenteak berak eman.

Fernando Andreu epailearen aurrean azaldu duenaren arabera, 2012ko otsailean, Bankiara heldu eta urtebetera, Ratok gutun-azal bat eman zion txartelarekin "nahi zuenerako", eta txartelaren kontratua eta pasahitza ere eman zizkion.

Espainiako Gobernuaren presidenteorde ohiak orduan esan omen zion txartel horiek 75.000 euroko muga zutela urtean, eta Caja Madrideko beste zuzendari batzuek ere bazutela.

Horren aurrean, fiskalak gogorarazi dio Ratok esan zuela sekula ez zuela txartelen inguruan hitz egin bere ondokoarekin, baina Verduk erantzun dio "zalantzarik gabe" oroitzen duela txartela eman nahi izan zuen une hura.

Bankiaren presidente ohiak, berriz, gezurtatu egin du, eta argi adierazi du "inori ez" ziola txartelik eman, ez zelako bere ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea