Politika -
2015eko hauteskunde orokorrak
Alberto Garzon izango da Espainiako presidentetzarako IUren hautagaia
Izquierda Unidako kontseilu politikoak Garzonen hautagaitza berretsi du, botoen % 75,8rekin.
Erredakzioa
Alberto Garzon izango da Espainiako Gobernu presidentetzarako Izquierda Unidaren (IU) hautagaia, gaur alderdiaren kontseilu politikoak bere hautagaitza berretsi ostean. Gaur egindako bozketan, 129 pertsonek Garzonen aldeko bozkatu dute (% 75,8), 26 lagunek kontra, eta 15ek, zurian.
Garzonek IUren hauteskunde emaitzak hobetzeko erantzukizuna bere gain hartu du eta 2003an alderdian afiliatu zenean zeukan gogo bera duela azpimarratu du. Gainera, nabarmendu du gaur 2003an baino "errazagoa" dela gizartea eraldatzea.
IUko buruaren esanetan, orain "garrantzitsuagoa da" ezkerreko printzipioen eta balioen alde egitea, "ikuspuntu horretatik berreraikiko baita politika berria".